AUPA LAGUNOK!!!
Ongi etorri gure blogera. Gu Araiako eskolako 4.mailako ikasleak gara. Gelan burutzen ditugun ekintzak, gure argazkiak, lanak eta beste gauzen berri izateko baliagarria izanen zaigun bloga izanen da.
1-2-3 prest saltseatzeko!!!!

2016-07-04

ALBAOLA (2016/06/22)

Egun on berriro, araiar hauek! Zer moduz oporrak momentuz, ondo? Hala espero dut. Mugikorrean "jolasten", eta bapatean argazki hauek topatu nituen...Erabat ahaztuta blogean jartzea... Zuek ere ez ahaztu banatutako Gaztelaniako fitxak egitea, ados? Baita liburu bat irakurtzea euskaraz eta fitxa betetzea, askok eta askok eman ez zenidaten hori...Matematika liburuarekin egin ere errepasoa, Geometria eta Estatistika batez ere, fale? Ondo segi eta mila esker denagatik! Oso ondo pasa dut bi urte hauetan! Aio!